| ALAKEN
Alaken,
alaken,
ala
pikula tun paire,
errespunde
la pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa
zen. (bis)
Adixkideok!
Ikusi
duzue zelai horietan artzaia,
artzai
txiki,
artzai
handi,
artzai
mutur leuna
HATOR
Hator,
hator mutil etxera
gaztaina
ximelak jatera,
Gabon
gaua ospatutzeko
aitaren
eta amaren ondoan.
Ikusiko
duk aita barrezka
amaren
poz ta atseginez.
Eragiok,
mutil,
aurreko
danbolin horri.
Gaztainak
erre artean,
gaztainak
erre artean,
txipli
txapla, pum!
Gabon
gaua pozik igaro
|
OLENTZEROREN
OPARIA
Astoa
gaixo dago,
Olentzero
tristerik.
Txabola
ikatzez beterik,
Pilan-pilan
udazkenetik.
Ez
dauka txabola uzterik
Ez
etxez-etxe ibiltzerik
Horra
Olentzero
Pipa
hortzetan
Gauez
ibiltzen da
Negu
hotzetan.
Larri
daude auzoan,
Ikatzik
ez neguan.
Han
egongo da Olentzero
Suaren
ondoan txit bero.
“Noiz
jautsiko da txabolatik?”
Galdetzen
de Joxepantonik.
Horra,
Olentzero…
Bi
lagun joan dira
Elurretan
mendira.
“Aizu
olentzero, zergatik
Ez
duzu ekartzen ikatzik,”
“Ezin
dut ikatzik banatu,
Mesedez
astoa sendatu”.
Horra,
Olentzero…
Arrantzaka
astoa
Sendatu
da gaixoa
Eskerrik
asko amonari
Eta
bere kataplasmari
Geroztik
gure Olentzero
Herrira
jausten da urtero.
Horra,
Olentzero…
|
 |
OLENTZERO
Olentzero
pentsatu eguberriari
Guzieri
eskaini nasaiki opari
Ez
badakizu zuzen nori zer ekarri
Begiratu
zuk ere oi, telebixtari
Eguberri
eguberri dena kantu dena irri
Herriz
herri izan gaiten bakearen mezulari (bis)
Haur
maiteak entzun dut nik zuen galdea
Bainan
amentstu hura oraikoan badea
Miserian
da, egun, non nahijendea
Duguna
zati, dela neure ordea
Eguberri
….
Oparien
heltzea, nik ez dut hastio
Zakuetan
badut bake eta amodio
Zu
ez kezkatu, haurra, ez baitu balio
Ni
jin artino erein zazu bozkario
Eguberri
…
|
ELURRA TEILATUAN
Elurra teilatuan
zakua lepoan
ibili beharko dugu
aurtengo neguan.
Riau, riau, riau
riaukataplau...
hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.
Elurra ibarrean
Makila eskuan
Mendira beharko dugu
Basurdetara joan
Riau, riau, riau
riaukataplau...
|
DIOS TE SALVE
Dios te salve ongi etorri
Gabon Jainkoak digula
Gabon Jainkoak digula eta
Urte onean sar gaitzala
Etxekoandere galanta
Begia duzu xarmanta
Zure eskutik desiratzen dugu
Xingarra eta lukainka
Etxekoandere non zira?
Hil ala bizi zira?
Lehengo hura balin bazira
Emazte galanta zira
Errepika
Arroltze bat gutixe
Biga ere holaxe
Hirur eman bazinintza
Zure parerik ez laike
Nagusi Jauna nun zira?
Hil ala bizi zira?
Lehengo hura balin bazira
gizon galanta zira
|