Berrien
eskuratzea
Familia bakotxak
eskuratuko du ikastolatik heldu den hainbat berri eta paper bere
haurraren zakuko karpeta egunero miatuz edo mailez.
Materiala
Lehen mailako haurrek eskolako behar
duten material guzia ukanen dute sartze egunean, salbu zorroa
(hutsa) , luma eta 4. eta 5. urtekoek konpasa. Ama ikastolan ere
materiala ikastolak furnitzen du. 2. urtekoen gurasoek “Bonjour”
aldizkariaren harpidetza ordainketan parte hartu beharko dute
(lehen hiruhilan).
Askaria
Goizetan goizik jinen diren haurrek
9ak aintzin etxetik ekarri askaritxo bat egiten ahalko dute, halaber,
4.20tan haurzaindegian egoiten direnek, Goizeko kanpoko tenorean
etxetik ekarri fruitu bat jan dezakete.
Oroitarazten dautzuegu goxokiak
urtebetetzeetan edo denen artean zerbait berezi ospatzeko baizik
ez direla ikastolarat ekarri behar.
Huts egiteak
Haur batek huts egin behar baldin
badu, galdegiten dautzuegu ahal bezain goizik abisatzea, eta 6
urtetik goiti, hitz bat sinaturik helaraztea.
Oroitazten dautzuegu ere haur baten huts egiteak beti trabatzen
duela bai bere lana eta bai gela guziarena. Ez itzazuela beraz
funtsezko arrazoinik gabe etxean atxik.
Arlo berean, haurrak bakantzetarat eremaiteko, eskola egunetarik
kanpo egizue, ez bazauzue posible, baimena inspekzioari galdegin
beharko dakozue.
Erakasleen permanentziak
Asteart guziz: 4.30 etatik 18.00
erat
Laguntza : ostegunetan
16.40tik 17.20arte
Erakasleak ikusten du ikaslearen
beharra eta burasoak idatziz jakinean ezartzen ditu.
Ikastorena: astelehenetan
16.40tatik 17.20ak arte.
Ikastorena : 1. mailako 2., 3.,
4. eta 5. urteko edozein ikaslek balia dezake.
Ikastorena baita laguntza urrian
hasten dira eta oporrak aintzineko azken ostegunean ez da laguntzarik
izango. Abenduan 2 aste lehenago bukatzen dira.
Ikastorena eta laguntza maiatz ondarrean bukatzen dira.
Gurasoen eta erakasleen
arteko harremanak:
Urtean zehar bederen hiru aldiz elgar ikusiko dugu gelako lana,
zuen haurraren lana eta jarreraren aipatzeko proposatuko dauzkitzuegun
hitzorduetan .
Lehen hilabetean eginen diren bilkuretan gure lan moldea aurkeztuko
dautzuegu, eta banakako hitzorduetarat gomitatuko zaituztegu zuen
haurrari buruzko punduaren egiteko zuzenean abendua eta ekainean.
Horretaz gain hitzorduak hartuko dira, zuek edo guk bultzaturik,
beharra senditu orduko.
Deitu lasai gurekin mintzatu nahi baldin baduzue.
Aparkalekua
Entsea zirezte otoa behar bezala uzten autobus tenoreetan, haurrak
eta beste otoak errexki pasa daitezen.
Ez ahantz zuen otoa ez duzuela Sastriaine eskualdean aparkatzen
ahal.
Zorriak!
Zuen haurrak zorriak baldin baditu orraze xehea pasa ezazue egunero
denak kasatu arte eta bestenaz begia atxik urte guzian.
Eta bertze zerbait
jakin nahi baldin baduzue galdegin gustian.
Beste
Ekainean haurrek liburuak hartu dituzte
edo ez itzuli, bai frantsesez, bai eskuaraz, zuen haurrari oroitaraz
itzuli behar dituela.